jueves, 15 de mayo de 2008
power point-a II
Saio praktikoan power pointarekin jarraitu dugu, mugimendua eta formak nola sartzen ziren ikasi dugu, lana egiteko oso baliagarria dena. Hori egin eta gerotalde lana egiteko denbora utzi du, ta ahal izan dugun guztia aprobetxatu dugu lana aurreratzeko.
uste dut hau azken saio izango dela azterketa baino lehen!!
agur ta ono ibili!!
lunes, 12 de mayo de 2008
ordenadores en el aula
- teknologia berriak hezkuntza curriculumean sartzeko beharra, eta metodologia egokia erabiltzea onuragarria izan dezaten.
- lehen alfabetatzea irakurtzea eta idaztea material inprimatuetan irakastea zen, baina gaur egun termino horren esanhia aldatu egin da, orain alfabetatzea informazioa lortzeko beste iturriak barne hartu behar ditu, horregatik autore asko, multialfabetazioei buruz hitz egiten dute.
- alfabetazio kontzeptuaren esanahia gaur egun: ikaslea informazioa ezgutzan bihurtu behar du, beste era batean esanda, aparatu desberdinak erabiltzen ikastea, teknologien bidez informazioa sortu eta lortzeko gaitasunak garatzea, teknologiak duen garrantzia soziala, politikoa, ekonomikoa ezagutzea eta kontziente izatea.
- LOE-rentzak teknologia berrien lanketa: informazioa eta konpetentzia digitala erabiltzeak mpertsona autonomoa, kritikoa, efikaz, arduraduna eta pentsakorra sortzen du, informazio iturri desberdinak aukeratzeko, erabiltzeko eta maneiatzeko momentuan. oso garrantzitsua da jakitea iturri desberdinetako informazio lortzen duzunean alderatu behar dela jakitea eta jarritak dauden arauak informazioa eta bere erabilera erregulatzeko errespetatu behar dira.
- hau guztia lortzea epe laburreko erronka da, ordenagailuak klasean egotea eta helburu pedagogiko batekin erabiltzea.
Teknologia berrien erabilera curriculumean sartzea oso garrantzitsua da, ikastetxe guztiek informatikarekin zrikusia dituzten gaitasdunak irakatsi dezaten, eta ume guztiek aukera berdinak edo antzekoak izan dezaten. Oso errez esaten da baina oraindik erronka bat da eta ez errealitatea. Bain errealitatea izateko oso argi izan behar ditugu heñlburuak pedagogikoak zein didaktikoan izan behar direla, eta umeei erakutsi behar diegu teknologia berrien alde onak zein txarrak, beraiekkritikoak izateako, eta beraien kabuz erabakiak arteako.
domingo, 11 de mayo de 2008
power point-a
Saio praktikoan, power point-a landu dugu. Hasieran ezagupen oinarrizkoenetatik hasi gara: testuak idatzi, formak, koloreak...sartu ditugu. Gero, soinuarekin jarraitu dugu, Interneteko galeriatik eta guk dekogun artxiboetatik. Argazkiekin eta bideoekin gauza bera egin dugu. eta amitzeko gure ahotsa grabatu dugu etapower point-an sartu dugu.
Power point-an fondoak eta kolorea jartzen ikasi edo errepasatu dugu eta gero egin behar dugun lanarako denbora utzi digu baina nahiko lana denez ezin da egin ordu baten,orduan beste egun batean jarraitu behar dugu.
Oso erabilgarria izan da power poin-arena, klaean aurkezpenak egiteko asko erabiltzen direlako, eta argazkiak nola sartzen ziren banekien baina musia eta ahotsen grabaketak bez, orduan egingo ditudan power pointak hobeato egongo dira orain.
teknologia eta metodologia bideoa
Praktikak egin nituen ikastetxean gelan bertan ez zeuden ordenagailurik, umeek liburuak erabiltzen zuten, orduan ezin dut egoera horri buruz hitz egin bertanez nituelako ikui horrelako metodologia didaktikoa, baina oso ideia ona da, txarrena da ikastetxe asko ezin duela erosi, diru falta delaeta, eta beste ikastetxeekin konparatuz emeek alor horretan ez dituzte bere gaitasunak landuko, eta ezagupen ezik edo gutxiekin aterako dira ikastetxtik. Pena bat da.
sábado, 26 de abril de 2008
ordenagailuak klasean
- IKTak eskolan erabili behar dira, ezin dugulako gaur eguneko egoerari bizkarra eman, umeek egunero teknologia desberdinak erabiltzen dituzte, bideokonsolak, mugikorrak, kamara digitalak, etab. Egoera zein den jakin behar dugu eta aurrera joan.
- oraindik irakasle asko beste garai bateko metodologia erabiltzen dute: liburuaren erabilpena, talde lan gutxi, ez dituzte teknologia berriak klasean erabiltzen, buruz ikasteko ikaskuntza, etab.
- momentu honetan ikastetxeetan lortu beharrekoak hauek dira: ikastetxeak baliabide teknologikoak izatea, irakasleen prestakuntza egokitua izatea, material multimedia sortzea eta irakaskuntza eredu soziokonstruktibistak sortu.
- Material multimedia digitalen bitartez, nahi duzun informazioa lortu ahal duzu, beste erabiltzaileekin komunikatu ahal zara, etab.
- Teknologia bera bakarrik ez du ikaskuntza esanguratsurik lortzen, beharrezkoa da eredu pedagogiko bat izatea.
- ordenagailuak eta Interneta klasean informazioa aurkitzeko eta alderatzeko erabiltzen dira; aurkezpenak egiteko erabiltzen dira; eta beste klaseekin edo ikastetxeekin lanak egiteko erabiltzen dira.
- IKT-en erabilerak eskolan: ikasleei erakustea nola bilatzen den informazioa Interneten bidez (google, wikipwdia); beste ikasleekin komunikatzea foroen bitartez; ikasleek egindako aurkezpenak (multimedia) klasean aurkeztu; bideoklipak egin; WEB formatoan lanak egitea; beste eskolekin laguntza proiektuak sortzea; ikasle bakoitza bere bloga sortzea eta izatea.
- IKT-ek dituzten baliabideak eskolan: webquest-ak eta altxorraren bila jokua, arbela digitala, bideokonferentzia, tutoria elektronikoa, elearning.
- ondorioa1: behar-beharrezkoa da hezkuntza eredu berri bat XXI. mendeko gizartea hezteko.
- ondorioa2: textu liburuak desagertuko dira?
- ondorioa3: textu liburutik---> internetera; banakako lanatik----> talde lanara; irakaslea ezagutzen berri ematetik---> irakaslea gidaria izatera eta ikaskuntza jasotik---> aurkikuntza ikaskuntzara.
Zein da niretzako ideia garrantzitsuena? zergatik?
jasotako ideia guztiak bere garrantzia dute, baina nire ustez, oso garrantzitsua da gaur egungo irakasle asko beste garai bateko metodologiak erabiltzen dutela eta nahiz eta momentu horretan oso egokiak izan, denbora pasa ahala gizartea aldatzen joaten dela eta metodologiak aldatu behar dira nahi eta ez. ikasleek behar dituzte aldaketa hoiek. Ezdakit zergatik batzuei hanbeste kostatzen zaien horietaz konturatzea eta ahaleginak egitea nahiz eta ez gustatu edo ados ez egon.
Irakasleen lana aldatzen da eta irakasleen formakuntza eta metodologiak aldi berean aldatuz joan behar dira.
ariño, herri interaktiboa
Ariñon, herri interaktibo honetan umeek ez dituzte behar ez libururik, ez arkatzik ezta koadernoak, beraientzat material bakarra ordenagailua da, bertan ariketak eta etxeko lanak egiten dituzte, bideoak ikusi eta irakurri. Irakasleek ohizkoak diren baliabideak erabili beharrean interneten bidez nahi duten baliabide guztiak lortu ahal dituzte, eta beraientzat erabilgarrienak aukeratu etab umeei erakusten diete.
Zergatik uste dute irakasleek arrakasta gehiago dituztela IKTek herri txikietan?:
Herri txikiek normalean ez dituzte hiriak edo herri handiek dituzten baliabide eta aukerak eskura (museoak, kultur etxeak, egunkariak), orduan beste irtenbideak bilatu behar dituzte, eta errezena eta gaur egun arrakasta handia izan duena Internet denez, erabakitzen dute Interneten bitartez hiriko ikasleek ikusi ahal dutena beraiek ordenagailuen bitartez landu ahal dituzte. Gainera, irakasleek imagina ezina diren baliabide informatikoak eskura izaten dituzte, eta museo batera joan beharrean, internetetik bisita bat egin ahal dute. Hiriko ikasleek ez dute hori bejar museora joan ahal direlako.
Autonomia sustatzen du?
bai, umeek bere ordenagailuekin lan egiten dute, eta eskola horretan erabiltzen duten metodologia umeek autonomoak izateko oso baliagarria da. Oso garrantzitsua da umea autonoa izatea, nahiz eta txikia izan. baina ez dut uste horregatik bakarrik ume hoiek beste umeek baino autonomia gehiago izan dezaten.
Eta beste gaitasunik?
Ikasleak autonomia garatzeaz gain, dinamikoak eta parte hartzaileak izatea lortu dute, materialak aukeratu eta aztertzen jakin behar dute eta kritikoak izaten eta hausnarketak egiten ikasten dute. Ordenadoreekin lan egitea gaitasun asko sustatzen ditu, goian aipatutako guztiak, eta baita ere, txikitatik bere lan tresna ordenagailua izan denez, teknologien munduan oso trebeak dira eta izango dira.
Irakasleentzat lan gehiago da?
Irakasleek esfortzu handiagoa egin behar dute, ikasgaiak prestatu, unitate didaktikoak finkatu, ariketa egokiak aukeratu, materiala sailkatu behar dute, etab. Guzti honekin irakasleak ikasleen gidari izan nahi du, baina oso garrantzitsua da irakaslea prestakuntza maila handia izatea teknologia berrietan, eta aurrerakuntzak egiten direnean bera oso argi izan behar ditu umeei erakusteko. Ez da bakarrik irakasgai bat lantzea, baita ere, teknologia berrien muanduan umeeak barneratzea.
Alde onak:
Autonomia sustatzen du. Ikasleek bere aldetik, ikaskuntzan eskuhartze handiagoa dute. eta ikasleek, txikitatik teknologia berri hauekin harremanetan egoten direnez, etorkizuneko izaki bihurtzen ditu.
Alde txarrak:
ordenadoreen menpe egotea bultzatzen du, hau da, haien bizitzako egun guztietan aparatua erabiltzeko beharra izango dutelako; bai irakasle eta bai gurasoen formakuntza bat behar dela, irakasleek lan gehiago egin beharko dute (hau ez delarik denen gustukoa izango); bideoan ikusi den lana bakarka izan da beti, ondo egongo zen nahiz eta ordenagailuekin aritu talde lanak egitea; nahiz eta oso aurrerakuntza arrkastatsua izan, ezin da konparatu, adibidez, museo batera joan edo oçrdenagailuen pantailatik ikustea.
Ondo legoke honelako ikasgela batean irakasle bezala aritzea, benetan dituen alde onak eta ez hain onak ikusteko.
Nire ustez, metodologia honekin betiko gauzak guztiz galdu egin dira, eta aurrerakuntzak ondo daude, baina ez hain beste.
berrikuntza teknologikoak hezkuntzan II
Baina hau landu baino lehen, "Hezkuntza atzo eta gaur" bideoa ikusi genuen eta klasean bertan komentatu genuen, nola irakasleen papera aldatuko dela, eta orain teknologia berriak direla eta, gidariak, laguntzaileak izango garela, baina nahiz eta pertsona batzuk uste izan irakasleen beharra gero eta ahulagoa izango dela, umeek gero eta ordu gehiago egoten dira klasean eta oso txikitatik hazten dira, honek esan nahi du, irakasleen papera garrantzitsua izango dela beti bezala.
Saio teorikoan, gure blogarekin lan egiten jarraitu genuen, eta bideoak eta etiketak nola jartzen diren ikasi genuen, oso erreza izan zen. Gero eta gauza gehiago jakin nahi ditut blogari buruz.
jueves, 24 de abril de 2008
Hezkunta atzo eta gaur
Iraganeko eskolak zuzendua zegoen geroko lanan, non beharrezkoa zen eskuen trebetasuna izatea ekintza desberdinak egiteko, orain, hori ez da hain beharrezkoa eta hezkuntzaren helburua guztiz aldatu egin da, azken urte hauetan gehien bat, gaur egungo irakasleek bere ikasleak hezitu behar dituzte bere etorkizunera begira, non teknologia berriek beraien lanen zati handi bat okupatuko dituztenak, eta argi dago menperatu behar dituztela, trebeak izan behar dire arlo horretan. Baina txarrena da oraindik ikastetxe gehienak ez daudela horretarako prest, eta umeek behar dituzten ezagutza minimoak ez dituztela oraindik izaten.Eta geroago arazoak izango dituztela uste dut.
Baina espero den bezala ikastetxeak gero eta baliabide gehiago eskeiniko dituzte, hor kanpoan dagoen errealitatea ezin delako alde batera utzi, eta irakasleen funtzioa aldatu egingo da, baina onerako. Hasiera batean umeen gidariak eta laguntzaileak izango gara, beraiek geroago menperatu behar dituzten baliabideak erakutziz, erreztasunez erabili arte.
Askotan nahiz eta herri aberatsetan bizi, eta pertsona bakoitzarako errekurtso gehiago izan, horrek ez du esan nahi, hezkuntzan aurreratuagoak egoten garela, aldiz, herri ez hain garatuen hezkuntza plana askoz eragingarriagoa da eta umeek hizkuntza eta gaitasun gehiago barneratzen dituzte. Zergatik gertatzen da hori?
Ez dakit oso ondo zer erantzun, baina beharrizanak jendeari indartsuagoak eta azkarragoak egiten dituztela hori argi dago.
martes, 22 de abril de 2008
blogintza eskolan
Hezkuntzan etorkizuneko joera bezala Interneten erabilera aipatzea ezinbestekoa da, horregatik arakatu ditudan blogetan ikaskuntzara zuzenduak ziren, baina ezin da konparatu lehen, bigarren edo unibertsitateko hezkuntzak, maila bakoitzarako blogeen aplikazioak edo funtzioak desberdinak izango dira. Nire ustez unibertsitatean baliabide berri honek aukera anitzak eta diferenteak eskeini ahal ditu, eta etxean Internet izanda ikasle eta irakasleen arteko komunikazioa errezten eta bizkortzen dute.
Orain nahiago dut hezkuntzari buruz orokorrean hitz egitea, blogak irakaskuntzan duten abantail garrantzitsuenetarikoak hauek izan ahal dira: edozein irakasgaiari moldatu ahal direla eta erreztasun handiz lehen hezkuntzako 3. ziklotik gorako ikasleek erabili ahal dutela nahiz eta teknologiei buruz ezagupen eskazak izan (nire kasuan bezala). Blogak izan ahal dira pertsonalak ( bertan zure ideiak plazaratzen dituzu eta gelako lanak egiteko aukera duzu) edo taldeko blogak ( elkarlanerako, eztabaidarako, taldekideekin komunikatzeko eta partaidetza bultzatzen edo errezten dutenak), baina biak ikaskuntza aktiboa eta ikasteko gogoa eta jakin-mina pizten dute oso baliabide didaktiko erakargarriak, ezezagunak eta motibatzaileak direlako eta irakaskuntza beste modura gauzatzeko aukera izaten dutelako.
Blogen aplikazio didaktikoen bitartez, teknologia berrietan ikasleek txikitatik "hezitzeko" dugun aukera egokia da. Bizi garen mundu honetan, informazio eta komunikabideen eragina gizarteen arlo guztietara hedatu da: ekonomian, hezkuntzan, aisian...eta beharrezkoa da bai iarakasleek bai ikasleek ezagutzea, gure iragana delako eta nahi eta ez gure bizitzan zehar harreman eta eginkizuk asko aurrera eramateko beharrezkoak direlako.
Gai honi buruz geihago jakin nahi baduzue, artikuluak, bideoak eta ikasle batzuen blogak aurkitu ahal dituzue interneten.
sábado, 19 de abril de 2008
Berrikuntza teknologikoak hezkuntzan.
teknologia berriek hezkuntzan irakasle, ikasle eta beraien arteko komunikazioan eraina du, hau da, irakaslearen rola aldatu egin da, orain irakaslea inportantea da gidari gisa eta ikasleak bere formazioa gauzatu ahal du, gaitasun batzuk garatu eta gero; eta teknologia berriek ekarri duten komunikazio eredua, orain unidirekzionala (irakasleetik ikaslera) izan beharrean multidirekzionala da( ikasletik-irakaslera, ikasletik-ikaslera, irakasletik-ikaslera).
Baina, teknologia berriak irakaste-ikaste prozesuan eragin handia dute? noski baietz! eta non?
beharrezkoa da lehen hezkuntzako ikasleek gaitasun berriak konpetentzia teknologikoak izatea, teknologia berrietan trebatu behar dira. Irakasleak etengabeko formakuntza behar dute, gauzak gero eta arinago aldatu egiten dira, eta beharrezkoa da irakasleak azkenengo aldaketak ezagutzea.
hurrengo egunetan gai honekin jarraituko dugu eta azalpena luzatuko dut.
saio praktikoan, oso gutxi egin genuen, jendea arazo asko dituelako, baina beno... gure blogean lan egiten jarraitu genuen, erlojua jarri genuen eta linkak nola egiten diren ikasi genuen, gero etxean hausnarketa bat egiterakoan bertan erabiltzeko.
Gauza berri asko ikasten ari naiz.
miércoles, 16 de abril de 2008
"web 2.0: la revolucion social en internet" bideoa
alde honak esaten hasiko naz:
- edonork erabili ahal ditu, nahiz eta informatika arloan ezagupen teknikoak ez eduki.
- jendeen arteko elkarrizketa eta ideiien trukaketa laguntzen du.
- gehiena oso merkea da edo oso gutxi balio du.
- irratian edo egunkarietan esaten dena alor desberdin asko hartzen ditu eta askotan dena ez dira zuretzako interesgarriak, honekin zure gustokoenak bilatu ahal dituzu soilik eta gainera beraiei buruz gehiagu ikertu, zure iritzia eman...
- publizitatea: lehen lagun talde baten barruan hitz egiten zena, orain blogen bitartez munduko edonorrekin hitz egin ahal duzu eta ikusi duzun edozein iragarkiei buruz zerbait komentatu eta iritzi desberdinak jakin.
- Googlek adibidez orain eskeintzen duen publizitatea ez da kamuflatua, baizik eta sartu zaren web orriaren gaiarekin zerikusia duena bakarrik.
Niri asko gustatzen zait produktu edo bidai bat egiterakoan hotelaren iritziak, bizizandakoak ezagutzea eta webean ikustea argazkien bidez, nire ikuspuntua aldatzeko edo finkatzeko.
Edo, adibidez, produktu batekin arazoak izan dituzu, eta nahi duzuna da jendea jakitea beraiei ez gertatzeko, blogean edo foroetan idazten duzu eta jendea horri buruz zerbait bilatzen duenean zure egoera jakingo du eta oso eskertutak egongo dira.
gauza hauentzeko oso erabilgarria iruditzen zait web 2.0, baina bere alde ez hain onak ere ditu:
- web 2.0k Internetek zituen hasierako printzipioak hausten ditu
- komunikazio bideak: edozein pertsona bere ideiak eta iritziak publikatzen dituenean, egunkari batek dituen aukera berak ditu, erabiltzaile edo ersle bat izatetik idazle edo editor izatera pasatzen da.
- zein da egunkarien etorkizuna, baldin eta interneten daudenak 24 segunduro berritzen dira eta betikoak kalera hurrengo egunean irtetzen direnean zaharkitutak daude, berriak interneten ordu batzuk lehenago egoten badira?
- azkenean dena internet izango da edo interneten egongo da.
Gure ideiak edo iritziak publikatzea ez jata txarto iruditzen, kontrakoa baizik, baina gauza bat hori da eta bestea oso desberdina egunkari bat idazten dituztenekin konparatzea.
bestaldetik, niretzako oso garrantzitsua da txikitatik haurrak liburuak, jostailuak, etab. manipulatzea eta beste haurrekin jolastea, komunikatzea, etab. eta aurrerakuntza honekin, guztiz kontrakoa lortzen ari dugu, liburutik edo egunkaritik irakurri beharrean internetetik jaitsiko dute, beste umeekin jolastu beharrean bideojokoekin jolastuko dute. Hori da hezitzea?
"teknologia berriak gure bizitzan" bideoa
Bideo honekin gauza bera sentitu dut, badakit aurrerapenak onak direla, baina teknologiaren garapen azkar eta izugarri hau nire ustez ondorio txar gehiago ditu onak baino. Baina dirudienez teknologiaren dragoi hau gero eta erraldoiagoa da eta ezin da ezer egin bere kontra joateko.
Lortuko duguna izango da teknologiarekiko dependentzia sendaezina bat, ez gara kapaz izango gure kabuz bakarrik ezer egiteko, ezta dendara joatea erosketak egitera? jendearekin kafetegira hitz egitera? dendara egunkaria erostera eta lasai-lasai parkleko banku batean egun eguzkitsuan irakurtzea? gure buzoira posta hartzera? Dirudienez ez,oso lanpetutak gaude, ez esfortzu barik egin ahal baditugu hobe! Baina makina bat pertsona batekin aurrez aurre komunikatzearekin konparatu ahal da? eta ordezkatu?
Niretzako ez deko zerikusirik egoera batek eta besteek ematen dizun onurak.
martes, 15 de abril de 2008
web 2.0
Saio praktikoan Web 2.0 ri buruz berba egin dugu, ez nuen inoiz kontzeptu hori, eta oso interesgarria iruditu zitzaidan jakitea komunikatzeko sistema bat dela, erabiltzen dudana baina ez nekiela horrela deitzen zela.
Web 2.0n zentratuko naiz; hau asmatu baino lehen sistema bat zegoen, orain web 1.0 dena, azkenengo honekin gauza gutxi lortu ahal ziren, jakintsua webean publikatzen zuen idatzirik zegoen zerbait internautak ikusteko, baina web 2.0 rekin jakintzua eta nahi duten internautak parte hartu ahal dute web orriaren sorkuntzak, soinua, bideoak, irudiak... gehituz.
Web 2.0 aplikazio desberdinak ditu: blog ( gure egunkari digitala), flirck ( argazkiak gordetzeko sistema), sindikazioa ( informazio elkartrukatzeko, nire blogean post bat jarriko didate jakite interesatzen zaidan zerbaiti buruz berriak irten direla) eta youtube ( bideoak eskegi ahal dituzu bertan edonork ikusteko).
honekin dirudienez edozer lortu ahal duzu, aurrerakuntza oso nabaria izan da. Nik ez ditut horrelako sistemak erabiltzen orduan ez dut nabaritu, baina orain ikasi eta gero harrituta geratzen naiz.
saio teorikoan blog bat zer den eta zertarako balio den ikasi genuen, gero gure blog pertsonala sortu genuen.
Blog bat zeuk sortutako egunkari elektronikoa da eta gainera dohainik egin ahal duzu. Baina zertarako balio du? oso erreza da galdera horren erantzuna, hainbat erabilpen desberdin ditu, adibidez, informazioa gordetzeko eta elkartrukatzeko, lanak egiteko, koaderno pertsonal gisa, beste sitetik informazioa eguneratzeko, etab.
daukan beste erreztasun bat edonork irakurri dezake zeuk egindako blog-a eta bere iriitzia eman idatzi eta aztertu duzun gaiari buruz.
oso interesgarria benetan.