miércoles, 16 de abril de 2008

"web 2.0: la revolucion social en internet" bideoa

Bideo honen hausnarketa egiteko nire ustez zeintzuk diren web 2.0ren alde onak eta txarrak aipatuko ditut banan-banan eta beraiei buruz aipatu beharrekoak ere.

alde honak esaten hasiko naz:
  1. edonork erabili ahal ditu, nahiz eta informatika arloan ezagupen teknikoak ez eduki.
  2. jendeen arteko elkarrizketa eta ideiien trukaketa laguntzen du.
  3. gehiena oso merkea da edo oso gutxi balio du.
  4. irratian edo egunkarietan esaten dena alor desberdin asko hartzen ditu eta askotan dena ez dira zuretzako interesgarriak, honekin zure gustokoenak bilatu ahal dituzu soilik eta gainera beraiei buruz gehiagu ikertu, zure iritzia eman...
  5. publizitatea: lehen lagun talde baten barruan hitz egiten zena, orain blogen bitartez munduko edonorrekin hitz egin ahal duzu eta ikusi duzun edozein iragarkiei buruz zerbait komentatu eta iritzi desberdinak jakin.
  6. Googlek adibidez orain eskeintzen duen publizitatea ez da kamuflatua, baizik eta sartu zaren web orriaren gaiarekin zerikusia duena bakarrik.

Niri asko gustatzen zait produktu edo bidai bat egiterakoan hotelaren iritziak, bizizandakoak ezagutzea eta webean ikustea argazkien bidez, nire ikuspuntua aldatzeko edo finkatzeko.

Edo, adibidez, produktu batekin arazoak izan dituzu, eta nahi duzuna da jendea jakitea beraiei ez gertatzeko, blogean edo foroetan idazten duzu eta jendea horri buruz zerbait bilatzen duenean zure egoera jakingo du eta oso eskertutak egongo dira.

gauza hauentzeko oso erabilgarria iruditzen zait web 2.0, baina bere alde ez hain onak ere ditu:

  1. web 2.0k Internetek zituen hasierako printzipioak hausten ditu
  2. komunikazio bideak: edozein pertsona bere ideiak eta iritziak publikatzen dituenean, egunkari batek dituen aukera berak ditu, erabiltzaile edo ersle bat izatetik idazle edo editor izatera pasatzen da.
  3. zein da egunkarien etorkizuna, baldin eta interneten daudenak 24 segunduro berritzen dira eta betikoak kalera hurrengo egunean irtetzen direnean zaharkitutak daude, berriak interneten ordu batzuk lehenago egoten badira?
  4. azkenean dena internet izango da edo interneten egongo da.

Gure ideiak edo iritziak publikatzea ez jata txarto iruditzen, kontrakoa baizik, baina gauza bat hori da eta bestea oso desberdina egunkari bat idazten dituztenekin konparatzea.

bestaldetik, niretzako oso garrantzitsua da txikitatik haurrak liburuak, jostailuak, etab. manipulatzea eta beste haurrekin jolastea, komunikatzea, etab. eta aurrerakuntza honekin, guztiz kontrakoa lortzen ari dugu, liburutik edo egunkaritik irakurri beharrean internetetik jaitsiko dute, beste umeekin jolastu beharrean bideojokoekin jolastuko dute. Hori da hezitzea?



No hay comentarios: