Aurkezten den sistemaren oinarria:
Ariñon, herri interaktibo honetan umeek ez dituzte behar ez libururik, ez arkatzik ezta koadernoak, beraientzat material bakarra ordenagailua da, bertan ariketak eta etxeko lanak egiten dituzte, bideoak ikusi eta irakurri. Irakasleek ohizkoak diren baliabideak erabili beharrean interneten bidez nahi duten baliabide guztiak lortu ahal dituzte, eta beraientzat erabilgarrienak aukeratu etab umeei erakusten diete.
Zergatik uste dute irakasleek arrakasta gehiago dituztela IKTek herri txikietan?:
Herri txikiek normalean ez dituzte hiriak edo herri handiek dituzten baliabide eta aukerak eskura (museoak, kultur etxeak, egunkariak), orduan beste irtenbideak bilatu behar dituzte, eta errezena eta gaur egun arrakasta handia izan duena Internet denez, erabakitzen dute Interneten bitartez hiriko ikasleek ikusi ahal dutena beraiek ordenagailuen bitartez landu ahal dituzte. Gainera, irakasleek imagina ezina diren baliabide informatikoak eskura izaten dituzte, eta museo batera joan beharrean, internetetik bisita bat egin ahal dute. Hiriko ikasleek ez dute hori bejar museora joan ahal direlako.
Autonomia sustatzen du?
bai, umeek bere ordenagailuekin lan egiten dute, eta eskola horretan erabiltzen duten metodologia umeek autonomoak izateko oso baliagarria da. Oso garrantzitsua da umea autonoa izatea, nahiz eta txikia izan. baina ez dut uste horregatik bakarrik ume hoiek beste umeek baino autonomia gehiago izan dezaten.
Eta beste gaitasunik?
Ikasleak autonomia garatzeaz gain, dinamikoak eta parte hartzaileak izatea lortu dute, materialak aukeratu eta aztertzen jakin behar dute eta kritikoak izaten eta hausnarketak egiten ikasten dute. Ordenadoreekin lan egitea gaitasun asko sustatzen ditu, goian aipatutako guztiak, eta baita ere, txikitatik bere lan tresna ordenagailua izan denez, teknologien munduan oso trebeak dira eta izango dira.
Irakasleentzat lan gehiago da?
Irakasleek esfortzu handiagoa egin behar dute, ikasgaiak prestatu, unitate didaktikoak finkatu, ariketa egokiak aukeratu, materiala sailkatu behar dute, etab. Guzti honekin irakasleak ikasleen gidari izan nahi du, baina oso garrantzitsua da irakaslea prestakuntza maila handia izatea teknologia berrietan, eta aurrerakuntzak egiten direnean bera oso argi izan behar ditu umeei erakusteko. Ez da bakarrik irakasgai bat lantzea, baita ere, teknologia berrien muanduan umeeak barneratzea.
Alde onak:
Autonomia sustatzen du. Ikasleek bere aldetik, ikaskuntzan eskuhartze handiagoa dute. eta ikasleek, txikitatik teknologia berri hauekin harremanetan egoten direnez, etorkizuneko izaki bihurtzen ditu.
Alde txarrak:
ordenadoreen menpe egotea bultzatzen du, hau da, haien bizitzako egun guztietan aparatua erabiltzeko beharra izango dutelako; bai irakasle eta bai gurasoen formakuntza bat behar dela, irakasleek lan gehiago egin beharko dute (hau ez delarik denen gustukoa izango); bideoan ikusi den lana bakarka izan da beti, ondo egongo zen nahiz eta ordenagailuekin aritu talde lanak egitea; nahiz eta oso aurrerakuntza arrkastatsua izan, ezin da konparatu, adibidez, museo batera joan edo oçrdenagailuen pantailatik ikustea.
Ondo legoke honelako ikasgela batean irakasle bezala aritzea, benetan dituen alde onak eta ez hain onak ikusteko.
Nire ustez, metodologia honekin betiko gauzak guztiz galdu egin dira, eta aurrerakuntzak ondo daude, baina ez hain beste.
sábado, 26 de abril de 2008
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario