Blogekin lan egiten hasi garenetik gauza berri asko ikasi ditut, orain ikaskuntzan zer-nolako erabilpena izan dezaketen aztertu behar izan dugu, eta niretzako guzti hau berria denez oso interesgarria iruditu zait etorkizunean irakasle moduan erabiltzeko.
Hezkuntzan etorkizuneko joera bezala Interneten erabilera aipatzea ezinbestekoa da, horregatik arakatu ditudan blogetan ikaskuntzara zuzenduak ziren, baina ezin da konparatu lehen, bigarren edo unibertsitateko hezkuntzak, maila bakoitzarako blogeen aplikazioak edo funtzioak desberdinak izango dira. Nire ustez unibertsitatean baliabide berri honek aukera anitzak eta diferenteak eskeini ahal ditu, eta etxean Internet izanda ikasle eta irakasleen arteko komunikazioa errezten eta bizkortzen dute.
Orain nahiago dut hezkuntzari buruz orokorrean hitz egitea, blogak irakaskuntzan duten abantail garrantzitsuenetarikoak hauek izan ahal dira: edozein irakasgaiari moldatu ahal direla eta erreztasun handiz lehen hezkuntzako 3. ziklotik gorako ikasleek erabili ahal dutela nahiz eta teknologiei buruz ezagupen eskazak izan (nire kasuan bezala). Blogak izan ahal dira pertsonalak ( bertan zure ideiak plazaratzen dituzu eta gelako lanak egiteko aukera duzu) edo taldeko blogak ( elkarlanerako, eztabaidarako, taldekideekin komunikatzeko eta partaidetza bultzatzen edo errezten dutenak), baina biak ikaskuntza aktiboa eta ikasteko gogoa eta jakin-mina pizten dute oso baliabide didaktiko erakargarriak, ezezagunak eta motibatzaileak direlako eta irakaskuntza beste modura gauzatzeko aukera izaten dutelako.
Blogen aplikazio didaktikoen bitartez, teknologia berrietan ikasleek txikitatik "hezitzeko" dugun aukera egokia da. Bizi garen mundu honetan, informazio eta komunikabideen eragina gizarteen arlo guztietara hedatu da: ekonomian, hezkuntzan, aisian...eta beharrezkoa da bai iarakasleek bai ikasleek ezagutzea, gure iragana delako eta nahi eta ez gure bizitzan zehar harreman eta eginkizuk asko aurrera eramateko beharrezkoak direlako.
Gai honi buruz geihago jakin nahi baduzue, artikuluak, bideoak eta ikasle batzuen blogak aurkitu ahal dituzue interneten.
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario