Saio teorikoan berrikuntza teknologikoan hezkuntzan duten garrantziari buruz hitz egiten jarraitu genuen, orain teknologia berriek hezkuntzan duten eragina Marqués-en arabera ikusi genuen. Marqués-ek dio IKTek komunikatzeko, informazioa lortzeko eta prozesatzeko, aisialdirako, zentroen antolakuntza eta kudeaketarako oso erabilgarria eta eraginkorrak direla. Gero, teknologia berrien aplikapen hezgarrien alde zuzenak (hobe esanda, argiak, sakonak) eta ez hain zuenak aztertu genituen. Alde sakonen artean, azpiegitura fisikoa, ordutegiak eta baliabide berriak kokatu dezakegu eta ez sakonen barruan, komunikatzeko modu berriak, ezagutza berreraikitzeko bide berriak eta balore eta kultura berriek.
Baina hau landu baino lehen, "Hezkuntza atzo eta gaur" bideoa ikusi genuen eta klasean bertan komentatu genuen, nola irakasleen papera aldatuko dela, eta orain teknologia berriak direla eta, gidariak, laguntzaileak izango garela, baina nahiz eta pertsona batzuk uste izan irakasleen beharra gero eta ahulagoa izango dela, umeek gero eta ordu gehiago egoten dira klasean eta oso txikitatik hazten dira, honek esan nahi du, irakasleen papera garrantzitsua izango dela beti bezala.
Saio teorikoan, gure blogarekin lan egiten jarraitu genuen, eta bideoak eta etiketak nola jartzen diren ikasi genuen, oso erreza izan zen. Gero eta gauza gehiago jakin nahi ditut blogari buruz.
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario