jueves, 15 de mayo de 2008

power point-a II

Saio teorikoan ez dugu teoriarik landu azterketari buruz hitz egiten egon garelako, azkenean akordio batera heldu gara irakaslearekin: ez dugu lanaren aurkezpena egin behar eta azterketan ez dira sartuko azkenengo apunteak.

Saio praktikoan power pointarekin jarraitu dugu, mugimendua eta formak nola sartzen ziren ikasi dugu, lana egiteko oso baliagarria dena. Hori egin eta gerotalde lana egiteko denbora utzi du, ta ahal izan dugun guztia aprobetxatu dugu lana aurreratzeko.

uste dut hau azken saio izango dela azterketa baino lehen!!

agur ta ono ibili!!

lunes, 12 de mayo de 2008

ordenadores en el aula

Testuaren ideia garrantzitsuenak:
  • teknologia berriak hezkuntza curriculumean sartzeko beharra, eta metodologia egokia erabiltzea onuragarria izan dezaten.
  • lehen alfabetatzea irakurtzea eta idaztea material inprimatuetan irakastea zen, baina gaur egun termino horren esanhia aldatu egin da, orain alfabetatzea informazioa lortzeko beste iturriak barne hartu behar ditu, horregatik autore asko, multialfabetazioei buruz hitz egiten dute.
  • alfabetazio kontzeptuaren esanahia gaur egun: ikaslea informazioa ezgutzan bihurtu behar du, beste era batean esanda, aparatu desberdinak erabiltzen ikastea, teknologien bidez informazioa sortu eta lortzeko gaitasunak garatzea, teknologiak duen garrantzia soziala, politikoa, ekonomikoa ezagutzea eta kontziente izatea.
  • LOE-rentzak teknologia berrien lanketa: informazioa eta konpetentzia digitala erabiltzeak mpertsona autonomoa, kritikoa, efikaz, arduraduna eta pentsakorra sortzen du, informazio iturri desberdinak aukeratzeko, erabiltzeko eta maneiatzeko momentuan. oso garrantzitsua da jakitea iturri desberdinetako informazio lortzen duzunean alderatu behar dela jakitea eta jarritak dauden arauak informazioa eta bere erabilera erregulatzeko errespetatu behar dira.
  • hau guztia lortzea epe laburreko erronka da, ordenagailuak klasean egotea eta helburu pedagogiko batekin erabiltzea.

Teknologia berrien erabilera curriculumean sartzea oso garrantzitsua da, ikastetxe guztiek informatikarekin zrikusia dituzten gaitasdunak irakatsi dezaten, eta ume guztiek aukera berdinak edo antzekoak izan dezaten. Oso errez esaten da baina oraindik erronka bat da eta ez errealitatea. Bain errealitatea izateko oso argi izan behar ditugu heñlburuak pedagogikoak zein didaktikoan izan behar direla, eta umeei erakutsi behar diegu teknologia berrien alde onak zein txarrak, beraiekkritikoak izateako, eta beraien kabuz erabakiak arteako.

domingo, 11 de mayo de 2008

power point-a

Gaur bakarrik saio praktikoa egin dugu, irakasleak zuen batzarra dela eta.

Saio praktikoan, power point-a landu dugu. Hasieran ezagupen oinarrizkoenetatik hasi gara: testuak idatzi, formak, koloreak...sartu ditugu. Gero, soinuarekin jarraitu dugu, Interneteko galeriatik eta guk dekogun artxiboetatik. Argazkiekin eta bideoekin gauza bera egin dugu. eta amitzeko gure ahotsa grabatu dugu etapower point-an sartu dugu.

Power point-an fondoak eta kolorea jartzen ikasi edo errepasatu dugu eta gero egin behar dugun lanarako denbora utzi digu baina nahiko lana denez ezin da egin ordu baten,orduan beste egun batean jarraitu behar dugu.

Oso erabilgarria izan da power poin-arena, klaean aurkezpenak egiteko asko erabiltzen direlako, eta argazkiak nola sartzen ziren banekien baina musia eta ahotsen grabaketak bez, orduan egingo ditudan power pointak hobeato egongo dira orain.

teknologia eta metodologia bideoa

Teknologia berriak klasean aurrerakuntzak egiteko oso erabilgarriakizaten dira, baina beraiek bakarrik ez dira ezertarako balio metodologia on bat ez badugu. Telnologia dekogu baina ez badakigunola erabili, zertarako etazer nolako helburuekin, ez du ezertarako balio. hoberena da teknologia beriekin batera metodologia ona eta programaketa egoki bat lantzea, umeek alde batetik, adibidez, matematika ikasteko eta teknologia bewrrien erabilerak ikasteko ere.

Praktikak egin nituen ikastetxean gelan bertan ez zeuden ordenagailurik, umeek liburuak erabiltzen zuten, orduan ezin dut egoera horri buruz hitz egin bertanez nituelako ikui horrelako metodologia didaktikoa, baina oso ideia ona da, txarrena da ikastetxe asko ezin duela erosi, diru falta delaeta, eta beste ikastetxeekin konparatuz emeek alor horretan ez dituzte bere gaitasunak landuko, eta ezagupen ezik edo gutxiekin aterako dira ikastetxtik. Pena bat da.

sábado, 26 de abril de 2008

ordenagailuak klasean

Ideia garrantzitsuen lapurpena:
  • IKTak eskolan erabili behar dira, ezin dugulako gaur eguneko egoerari bizkarra eman, umeek egunero teknologia desberdinak erabiltzen dituzte, bideokonsolak, mugikorrak, kamara digitalak, etab. Egoera zein den jakin behar dugu eta aurrera joan.
  • oraindik irakasle asko beste garai bateko metodologia erabiltzen dute: liburuaren erabilpena, talde lan gutxi, ez dituzte teknologia berriak klasean erabiltzen, buruz ikasteko ikaskuntza, etab.
  • momentu honetan ikastetxeetan lortu beharrekoak hauek dira: ikastetxeak baliabide teknologikoak izatea, irakasleen prestakuntza egokitua izatea, material multimedia sortzea eta irakaskuntza eredu soziokonstruktibistak sortu.
  • Material multimedia digitalen bitartez, nahi duzun informazioa lortu ahal duzu, beste erabiltzaileekin komunikatu ahal zara, etab.
  • Teknologia bera bakarrik ez du ikaskuntza esanguratsurik lortzen, beharrezkoa da eredu pedagogiko bat izatea.
  • ordenagailuak eta Interneta klasean informazioa aurkitzeko eta alderatzeko erabiltzen dira; aurkezpenak egiteko erabiltzen dira; eta beste klaseekin edo ikastetxeekin lanak egiteko erabiltzen dira.
  • IKT-en erabilerak eskolan: ikasleei erakustea nola bilatzen den informazioa Interneten bidez (google, wikipwdia); beste ikasleekin komunikatzea foroen bitartez; ikasleek egindako aurkezpenak (multimedia) klasean aurkeztu; bideoklipak egin; WEB formatoan lanak egitea; beste eskolekin laguntza proiektuak sortzea; ikasle bakoitza bere bloga sortzea eta izatea.
  • IKT-ek dituzten baliabideak eskolan: webquest-ak eta altxorraren bila jokua, arbela digitala, bideokonferentzia, tutoria elektronikoa, elearning.
  • ondorioa1: behar-beharrezkoa da hezkuntza eredu berri bat XXI. mendeko gizartea hezteko.
  • ondorioa2: textu liburuak desagertuko dira?
  • ondorioa3: textu liburutik---> internetera; banakako lanatik----> talde lanara; irakaslea ezagutzen berri ematetik---> irakaslea gidaria izatera eta ikaskuntza jasotik---> aurkikuntza ikaskuntzara.


    Zein da niretzako ideia garrantzitsuena? zergatik?

jasotako ideia guztiak bere garrantzia dute, baina nire ustez, oso garrantzitsua da gaur egungo irakasle asko beste garai bateko metodologiak erabiltzen dutela eta nahiz eta momentu horretan oso egokiak izan, denbora pasa ahala gizartea aldatzen joaten dela eta metodologiak aldatu behar dira nahi eta ez. ikasleek behar dituzte aldaketa hoiek. Ezdakit zergatik batzuei hanbeste kostatzen zaien horietaz konturatzea eta ahaleginak egitea nahiz eta ez gustatu edo ados ez egon.

Irakasleen lana aldatzen da eta irakasleen formakuntza eta metodologiak aldi berean aldatuz joan behar dira.

ariño, herri interaktiboa

Aurkezten den sistemaren oinarria:
Ariñon, herri interaktibo honetan umeek ez dituzte behar ez libururik, ez arkatzik ezta koadernoak, beraientzat material bakarra ordenagailua da, bertan ariketak eta etxeko lanak egiten dituzte, bideoak ikusi eta irakurri. Irakasleek ohizkoak diren baliabideak erabili beharrean interneten bidez nahi duten baliabide guztiak lortu ahal dituzte, eta beraientzat erabilgarrienak aukeratu etab umeei erakusten diete.

Zergatik uste dute irakasleek arrakasta gehiago dituztela IKTek herri txikietan?:
Herri txikiek normalean ez dituzte hiriak edo herri handiek dituzten baliabide eta aukerak eskura (museoak, kultur etxeak, egunkariak), orduan beste irtenbideak bilatu behar dituzte, eta errezena eta gaur egun arrakasta handia izan duena Internet denez, erabakitzen dute Interneten bitartez hiriko ikasleek ikusi ahal dutena beraiek ordenagailuen bitartez landu ahal dituzte. Gainera, irakasleek imagina ezina diren baliabide informatikoak eskura izaten dituzte, eta museo batera joan beharrean, internetetik bisita bat egin ahal dute. Hiriko ikasleek ez dute hori bejar museora joan ahal direlako.

Autonomia sustatzen du?
bai, umeek bere ordenagailuekin lan egiten dute, eta eskola horretan erabiltzen duten metodologia umeek autonomoak izateko oso baliagarria da. Oso garrantzitsua da umea autonoa izatea, nahiz eta txikia izan. baina ez dut uste horregatik bakarrik ume hoiek beste umeek baino autonomia gehiago izan dezaten.
Eta beste gaitasunik?
Ikasleak autonomia garatzeaz gain, dinamikoak eta parte hartzaileak izatea lortu dute, materialak aukeratu eta aztertzen jakin behar dute eta kritikoak izaten eta hausnarketak egiten ikasten dute. Ordenadoreekin lan egitea gaitasun asko sustatzen ditu, goian aipatutako guztiak, eta baita ere, txikitatik bere lan tresna ordenagailua izan denez, teknologien munduan oso trebeak dira eta izango dira.
Irakasleentzat lan gehiago da?
Irakasleek esfortzu handiagoa egin behar dute, ikasgaiak prestatu, unitate didaktikoak finkatu, ariketa egokiak aukeratu, materiala sailkatu behar dute, etab. Guzti honekin irakasleak ikasleen gidari izan nahi du, baina oso garrantzitsua da irakaslea prestakuntza maila handia izatea teknologia berrietan, eta aurrerakuntzak egiten direnean bera oso argi izan behar ditu umeei erakusteko. Ez da bakarrik irakasgai bat lantzea, baita ere, teknologia berrien muanduan umeeak barneratzea.
Alde onak:
Autonomia sustatzen du. Ikasleek bere aldetik, ikaskuntzan eskuhartze handiagoa dute. eta ikasleek, txikitatik teknologia berri hauekin harremanetan egoten direnez, etorkizuneko izaki bihurtzen ditu.
Alde txarrak:
ordenadoreen menpe egotea bultzatzen du, hau da, haien bizitzako egun guztietan aparatua erabiltzeko beharra izango dutelako; bai irakasle eta bai gurasoen formakuntza bat behar dela, irakasleek lan gehiago egin beharko dute (hau ez delarik denen gustukoa izango); bideoan ikusi den lana bakarka izan da beti, ondo egongo zen nahiz eta ordenagailuekin aritu talde lanak egitea; nahiz eta oso aurrerakuntza arrkastatsua izan, ezin da konparatu, adibidez, museo batera joan edo oçrdenagailuen pantailatik ikustea.

Ondo legoke honelako ikasgela batean irakasle bezala aritzea, benetan dituen alde onak eta ez hain onak ikusteko.

Nire ustez, metodologia honekin betiko gauzak guztiz galdu egin dira, eta aurrerakuntzak ondo daude, baina ez hain beste.

berrikuntza teknologikoak hezkuntzan II

Saio teorikoan berrikuntza teknologikoan hezkuntzan duten garrantziari buruz hitz egiten jarraitu genuen, orain teknologia berriek hezkuntzan duten eragina Marqués-en arabera ikusi genuen. Marqués-ek dio IKTek komunikatzeko, informazioa lortzeko eta prozesatzeko, aisialdirako, zentroen antolakuntza eta kudeaketarako oso erabilgarria eta eraginkorrak direla. Gero, teknologia berrien aplikapen hezgarrien alde zuzenak (hobe esanda, argiak, sakonak) eta ez hain zuenak aztertu genituen. Alde sakonen artean, azpiegitura fisikoa, ordutegiak eta baliabide berriak kokatu dezakegu eta ez sakonen barruan, komunikatzeko modu berriak, ezagutza berreraikitzeko bide berriak eta balore eta kultura berriek.

Baina hau landu baino lehen, "Hezkuntza atzo eta gaur" bideoa ikusi genuen eta klasean bertan komentatu genuen, nola irakasleen papera aldatuko dela, eta orain teknologia berriak direla eta, gidariak, laguntzaileak izango garela, baina nahiz eta pertsona batzuk uste izan irakasleen beharra gero eta ahulagoa izango dela, umeek gero eta ordu gehiago egoten dira klasean eta oso txikitatik hazten dira, honek esan nahi du, irakasleen papera garrantzitsua izango dela beti bezala.

Saio teorikoan, gure blogarekin lan egiten jarraitu genuen, eta bideoak eta etiketak nola jartzen diren ikasi genuen, oso erreza izan zen. Gero eta gauza gehiago jakin nahi ditut blogari buruz.