sábado, 26 de abril de 2008

ordenagailuak klasean

Ideia garrantzitsuen lapurpena:
  • IKTak eskolan erabili behar dira, ezin dugulako gaur eguneko egoerari bizkarra eman, umeek egunero teknologia desberdinak erabiltzen dituzte, bideokonsolak, mugikorrak, kamara digitalak, etab. Egoera zein den jakin behar dugu eta aurrera joan.
  • oraindik irakasle asko beste garai bateko metodologia erabiltzen dute: liburuaren erabilpena, talde lan gutxi, ez dituzte teknologia berriak klasean erabiltzen, buruz ikasteko ikaskuntza, etab.
  • momentu honetan ikastetxeetan lortu beharrekoak hauek dira: ikastetxeak baliabide teknologikoak izatea, irakasleen prestakuntza egokitua izatea, material multimedia sortzea eta irakaskuntza eredu soziokonstruktibistak sortu.
  • Material multimedia digitalen bitartez, nahi duzun informazioa lortu ahal duzu, beste erabiltzaileekin komunikatu ahal zara, etab.
  • Teknologia bera bakarrik ez du ikaskuntza esanguratsurik lortzen, beharrezkoa da eredu pedagogiko bat izatea.
  • ordenagailuak eta Interneta klasean informazioa aurkitzeko eta alderatzeko erabiltzen dira; aurkezpenak egiteko erabiltzen dira; eta beste klaseekin edo ikastetxeekin lanak egiteko erabiltzen dira.
  • IKT-en erabilerak eskolan: ikasleei erakustea nola bilatzen den informazioa Interneten bidez (google, wikipwdia); beste ikasleekin komunikatzea foroen bitartez; ikasleek egindako aurkezpenak (multimedia) klasean aurkeztu; bideoklipak egin; WEB formatoan lanak egitea; beste eskolekin laguntza proiektuak sortzea; ikasle bakoitza bere bloga sortzea eta izatea.
  • IKT-ek dituzten baliabideak eskolan: webquest-ak eta altxorraren bila jokua, arbela digitala, bideokonferentzia, tutoria elektronikoa, elearning.
  • ondorioa1: behar-beharrezkoa da hezkuntza eredu berri bat XXI. mendeko gizartea hezteko.
  • ondorioa2: textu liburuak desagertuko dira?
  • ondorioa3: textu liburutik---> internetera; banakako lanatik----> talde lanara; irakaslea ezagutzen berri ematetik---> irakaslea gidaria izatera eta ikaskuntza jasotik---> aurkikuntza ikaskuntzara.


    Zein da niretzako ideia garrantzitsuena? zergatik?

jasotako ideia guztiak bere garrantzia dute, baina nire ustez, oso garrantzitsua da gaur egungo irakasle asko beste garai bateko metodologiak erabiltzen dutela eta nahiz eta momentu horretan oso egokiak izan, denbora pasa ahala gizartea aldatzen joaten dela eta metodologiak aldatu behar dira nahi eta ez. ikasleek behar dituzte aldaketa hoiek. Ezdakit zergatik batzuei hanbeste kostatzen zaien horietaz konturatzea eta ahaleginak egitea nahiz eta ez gustatu edo ados ez egon.

Irakasleen lana aldatzen da eta irakasleen formakuntza eta metodologiak aldi berean aldatuz joan behar dira.

No hay comentarios: