jueves, 24 de abril de 2008

Hezkunta atzo eta gaur

Atzo eta gaur egungo hezkuntza konparatzen badugu, konpara ezina dela esan dezakegu. Orain teknologia berrien erabilera eta ezagutza beharrezkoa da, ikasleen etorkizuna bermatzeko.

Iraganeko eskolak zuzendua zegoen geroko lanan, non beharrezkoa zen eskuen trebetasuna izatea ekintza desberdinak egiteko, orain, hori ez da hain beharrezkoa eta hezkuntzaren helburua guztiz aldatu egin da, azken urte hauetan gehien bat, gaur egungo irakasleek bere ikasleak hezitu behar dituzte bere etorkizunera begira, non teknologia berriek beraien lanen zati handi bat okupatuko dituztenak, eta argi dago menperatu behar dituztela, trebeak izan behar dire arlo horretan. Baina txarrena da oraindik ikastetxe gehienak ez daudela horretarako prest, eta umeek behar dituzten ezagutza minimoak ez dituztela oraindik izaten.Eta geroago arazoak izango dituztela uste dut.

Baina espero den bezala ikastetxeak gero eta baliabide gehiago eskeiniko dituzte, hor kanpoan dagoen errealitatea ezin delako alde batera utzi, eta irakasleen funtzioa aldatu egingo da, baina onerako. Hasiera batean umeen gidariak eta laguntzaileak izango gara, beraiek geroago menperatu behar dituzten baliabideak erakutziz, erreztasunez erabili arte.

Askotan nahiz eta herri aberatsetan bizi, eta pertsona bakoitzarako errekurtso gehiago izan, horrek ez du esan nahi, hezkuntzan aurreratuagoak egoten garela, aldiz, herri ez hain garatuen hezkuntza plana askoz eragingarriagoa da eta umeek hizkuntza eta gaitasun gehiago barneratzen dituzte. Zergatik gertatzen da hori?
Ez dakit oso ondo zer erantzun, baina beharrizanak jendeari indartsuagoak eta azkarragoak egiten dituztela hori argi dago.




No hay comentarios: